XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elizondoko Korala

1992-ko urte hau ospe haundiko urtea dugu hain segur, han hemenka baditugu ekintza haundiak, Erakusketak, Olinpiada eta ospakizun ohoregarriak, bada mugimendu.

Baztanen ere badugu garrantzi haundiko ospakizuna.

Elizondoko Koralak betetzen ditu aurten 50 urte, (1942-1992).

Gure korala sortu zen Juan Eraso jaunaren gidaripean eta mende erdi bat iraganik hortze dago oraindik Elizondoko Abesbatzaren gidari eta kantarien maixu.

Berrogeita hamar urte honetan eunka kantaldi eginak ditu gure Kantari-Taldeak Euskalerrian, Españian, Europan eta Afrikan barna, Sari eta Garaipen haundiak erdietsirik, Baztango izena gorasko ezarririk, beti goi-mailakoen artean.

Munduko Kantari Talde hoberenen arteko Sariketa haundietan parte izan du eta ager ditzadan Garaipen ohoregarrienak:

1951-an, Llangollenen (Gales). Irugarren saria.

1952-an, Llangollenen (Gales). Lehenbiziko saria Polifonian ere Folklorean.

Beraz, bi Lehen Sari.

1953-an, Erroman.

Lehenbiziko Saria musika Madrigalista delako kantuetan eta Bigarren Saria Musika Sacran.

1956-an, Llangollenen (Gales). Bigarren saria Polifonian.

1962-an, Lillen (Frantzia). Bigarren saria.

1978-an, Tolosan. Hirugarren Saria Polifonian eta Folklorean ere Hirugarrena.

1980-an, Tolosan. Folklorean hirugarren saria.

1980-an, Roodeport (Ego-Afrika). Polifonian Lehen Saria eta Folklorean Hirugarrena.

1981-an, Roodeport (Ego-Afrika). Polifonian Lehen Saria eta Folklorean ere Lehenbizikoa.

Aurten Urrezko Eztaiak ospatzen direla eta, bada mugimendu.

Garrantzi haundiko ekintzak antolatuak dira, hoien artean:

Kantaldiak, Omenaldiak eta abar.

Kantaldiak, Elizondon, Donostian, Sevillan (Expo). Omenaldia Elizondon Urriaren 4-ean.

Egun hortan izanen da ospakizunik haundiena.

M. Izeta